Infinitua ihi batean

Infinitua ihi batean. Liburuen asmakuntza Antzinaroko munduan

Nº:
245
Editorial:
Pamiela editorial
EAN:
9788491722526
Any d'edició:
Matèria
ASSAIGS
ISBN:
978-84-9172-252-6
Pàgines:
464
Enquadernació:
RUSTICA
idioma:
EUSKERA
Ample:
200
Alt:
300
Disponibilitat:
DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)
Col·lecció:
Saio eta Testigantza

Descompte:

-5%

Abans:

26,50 €

Després:

25,18 €
IVA inclòs
Comprar

Liburuen historiari buruzko liburua da hau. Hitzek espazioan eta denboran zehar bidaiatu zezaten asmatu genuen tresna liluragarriaren bizitzan barnako ibilbidea. Haien fabrikazioaren historia, ia hogeita hamar mendean egin diren proba eta diseinu guztiena. Mota askotako liburuak sortu baitira: kez, harriz, buztinez, ihi edo lezkaz, zetaz, larruz, zuhaitzez eginak, eta azkenak, plastikoz eta argiz eginak. 
 Gainera, bidaia-liburua ere bada. Alexandroren gudu-zelaietara joateko, Vesuvioren mendi mazelako Papiroen Villara joateko, edo Kleopatraren jauregietara edo Hipatiaren hilketaren gertalekura, ezagututako lehen- biziko liburutegietara eta eskuizkribuak kopiatzeko  lantegietara, kodex debekatuak suntsitu zituzten suetara, gulagera, Sarajevoko liburutegira eta Oxfordeko lur azpiko 2000. urteko labirintora. Liburu honek, bestalde, klasikoak mundu garaikidearekin lotzen ditu, baita gaur egungo eztabaidagaiekin ere: Aristofanes eta umoristen kontrako epaiketak, Safo eta emakumeen literatur ahotsa, Tito Livio eta fanen fenomenoa, Seneka eta egia ondokoa?
 
 Baina, oroz gain, denboran zehar liburuak sortu eta babestu dituzten milaka gizon-emakumeren abentura kolektibo xarmagarria da: istorio eta  ipuinen kontalariak, eskribak, irudigileak, itzultzaileak, saltzaile ibiltariak, maisu-maistrak, jakintsuak, espioiak, errebeldeak, mojak, esklaboak, abenturazaleak? Irakurleak, mendialdekoak zein orroka ari den itsasoaren ondokoak, energiaren bilgune diren hiriburuetakoak zein  kaos garaietan babesleku diren bazter-parajeetakoak. Jende xehea, xumea, historiak erregistratu ez dituen hainbeste gizon-emakume. Liburuen salbatzaileak, horiek baitira saiakera honen egiazko protagonistak.

Altres llibres de l'autor a La Cultural Llibreria

Matèria a La Cultural Llibreria

Pamiela editorial a La Cultural Llibreria